Kirol Txapelketen Kudeaketa
Zer da KirolaK Proiektua?
Kirolak Proiektua Web Aplikazio Askea da, Kirol Txapelketak Kudeatzeko egin dena. Oraingo bertsioa Kirol Taldeak Multzoetan Banatu, taldeen arteko partiden Egutegiak Sortu eta Sailkapenak Kalkulatzeko gai da. Sistemak Euskeraz, Gazteleraz edo Ingelesez aurkeztuko ditu datuak, nabigatzailearen hizkuntzaren arabera.
Hurrengo Bertsioetan hizkuntza loturen bidez aukeratzeko ahalmena gehitu nahi zaio. Gainera, sailkapen eta egutegiak inprimatzeko formatuan aurkezteko eta gailu mugikorretan informazioa ikusi eta kudeatzeko ahalmena ezarri nahi zaio.
Errekerimenduak
- Java 6.
- Tomcat 6.
- MySQL 5.
- Noski Kirolak Proiektuaren Fitxategia bera.
- Sistema instalatu ahal izateko Maven 2 ezinbestekoa da.
Egokitzea
Diseinu Grafikoari buruz, parametro guztiak src/main/webapp/css/kirolak.css estilo orrian daude,
bertan kolore, letra mota eta abarrak aldatu daitezke.
Datak euskaraz zuzen agertu daitezen, zure Java instalazioan Java Basque Locale proiektua erantzi behar duzu.
Mesedez, EZ EZAZU KENDU oinaldean agertzen den powered by KirolaK mezua.
Konfigurazioa
- MySQL-en Datu Basea sortu:
CREATE DATABASE kirolak DEFAULT CHARACTER SET utf8 COLLATE utf8_general_ci; - MySQL-en
resources/sql/create_tables.sqlfitxategia exekutatu. kirolakrola duen Tomcat-eko erabiltzaile bat etamanagerrola duen beste bat, sortu.tomcat6id-dun tomcat-eko zerbitzaria konfiguratu Maven2-ren settings.xml fitxategian.
Aplikazioaren Zabaltzea
app.conffitxategia editatu, parametroak sortu duzun datu baseari egokitu daitezen.- Tomcat exekutatu:
[TOMCAT_KARPETA]/bin/startup.bat(Windows) edo[TOMCAT_KARPETA]/bin/startup.sh(Linux) erabiliz. - kirolak karpetan
mvn tomcat:deployexekutatu.
Egikaritzapena
- Tomcat abian ez bada, aurreko puntuan azaldu den eran martxan ipini.
- Sistema kudeatzeko http://localhost:8080/kirolak/admin.
Sartzeko, lehenago sortu den
kirolakrol-dun erabiltzailea eta bere pasahitza sartu. - Edukia http://localhost:8080/kirolak helbidean sortzen da.
Zenbait puntu
- Kudeatzean
Kirol Taldeaklotura agertzen den lekuetan, beste ezer egin aurretik bertara jo eta fase, multzo edo lehiaketari dagozkion taldeak bete. Partidakeremua, bi talde, fase berdinean zenbat aldiz elkarren kontra jokatzen duten adierazten du. Hau da "joan eta etorri"-ko ligatan eremuaren balioa "2" izango da. Aldiz, partida bakarreko txapelketetan "1" izango da.Autobotoiak kirol taldeak multzoetan automatikoki banatu eta partiden egutegiak sortzen ditu.
Hurrengo urratsak
- Hizkuntz aniztasuna benetakoa egin, atal bakoitzari izenak hizkuntz ezberdinetan emateko aukerarekin. Gainera, hizkuntza aldatzeko loturak sortu.
- Inprimatzeko Formatuan egutegiak eta sailkapenak egin.
- Fase baten, puntuak kenduz, taldeak zigortzeko aukera gehitu.
- Mugikorretarako Bertsioa egin.
Zalantzak
Galderak egiteko Proiektuaren Taldea erabili ezazu.